Fiskalitatea itzultzaileentzat: oinarrizko argibideak autonomoentzat - 2008

Joan zen ekainaren 20an eta 21ean Fiskalitatea itzultzaileentzat: oinarrizko argibideak autonomoentzat ikastaroa antolatu zuen EIZIEk Donostian.

denak.jpg

Helburua autonomo ari diren edo autonomo aritu nahi duten itzultzaileentzat fiskalitate kontu zenbait argitzea edo argitzeko bidea ematea zen, eta bete ere ondo bete zen helburua, bertaratutakoen balorazioaren arabera.

Arantza Gorriz DOSERSA enpresako adituaren azalpenei esker, zenbait itzultzailek zehatzago egingo dituzte beren kontuak aurrerantzean. IAEn eta autonomotan izena ematen den unetik, urte osoko deklarazioetara, jardueraren liburuetara eta fakturaziora: nahasgarri diren kontzeptuak argitzeko parada izan zen bertan, eta baita kasu ezberdinen azterketa egitekoa ere.

Gaia korapilatsua izanik, beldur barik ibili ziren ikasleak kasuistika ezberdinen araberako fakturak egiten, dokumentuak betetzen.

Aurrerantzean lana errazago egingo zaielakoan gaude.

EIZIEk eskerrak ematen dizkie parte hartzaileei eta baita irakasleari berari, ikastaroa posible egin izanagatik.

Ikastaro honek, bestalde, CEDROren laguntza jaso zuen.