«Hitanoa» ikastaroa (online) - 2024

IZENA EMAN

Irakaslea: Xabier Olarra

Helburua: Ikastaro labur honetan, aspaldiko eta gaurko zenbait testuri erreparatuz, aztertuko dugu hitanoa nola erabili izan den eta nola erabiltzen dugun, bereziki testu itzulietan. Gaur egungo egoerari ere emango diogu begirada bat, eta bereziki oraintsu agertu den joera bati, zeinaren arabera hitanoa literaturan ez litzatekeen erabili behar.

Ikus 31 eskutik blogean Xabier Olarraren artikuluak hitanoari buruz:

Noiz: 2024ko maiatzaren 28a

Non: ZOOM plataforma

Iraupena: 1,5 ordu

Ordutegia: 16:30 – 18:00

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 30 euro

Izena emateko azken eguna: 2024ko maiatzaren 16a

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2024ko maiatzaren 21ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.