«Esan osteko eta aldibereko interpretazioko praktikak» ikastaroa - 2019

Irakaslea

Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea

Norentzat

Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat (ES<->EU).

Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.

Helburuak

  • Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
  • Komunikazio gaitasunak lantzea.

Edukia

  • Esan osteko interpretazio praktikak (saio bat).
  • Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan (bi saio).

Noiz

2019ko urriaren 17an, 18an eta 25ean (hiru saio)

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

Ordutegia

16:00 - 19:00

Ordu kopurua

Guztira, 9 ordu

Prezioa

EIZIEko bazkideentzat: 110,00 €euro
Bazkide ez direnentzat: 170,00 euro

Izena emateko epea

2019ko irailaren 30etik urriaren 8ra, biak barne

Ikus hemen 2018ko ikastaroaren kronika.

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2019ko urriaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN