«Esan osteko eta aldibereko interpretazioko praktikak» ikastaroa - 2019
Irakaslea
Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea
Norentzat
Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat (ES<->EU).
Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Helburuak
- Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
- Komunikazio gaitasunak lantzea.
Edukia
- Esan osteko interpretazio praktikak (saio bat).
- Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan (bi saio).
Noiz
2019ko urriaren 17an, 18an eta 25ean (hiru saio)
Non
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 9 ordu
Prezioa
EIZIEko bazkideentzat: 110,00 euro
Bazkide ez direnentzat: 170,00 euro
Izena emateko epea
2019ko irailaren 30etik urriaren 8ra, biak barne
Ikus hemen 2018ko ikastaroaren kronika.
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2019ko urriaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Azken eguneratzea: 2019-09-30