«Nola eragiten dio DBEO berriak itzultzaileari?» - 2018
Indarrean da dagoeneko Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), eta denok ari gara jasotzen horri buruzko mezuak.
Nola eragiten dio horrek itzultzaile autonomoari? Nola egokitu behar dugu erregelamendu berrira?
EIZIEk ikastaro bat antolatu du itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteontzat. Izan ere, profesional autonomoei bete-betean eragiten die legeak, beren laneko dokumentuetan eta hartu-emanetan datuak kudeatu behar izaten baitituzte uneoro: aurrekontuetan, fakturetan, itzulpen-memorietan
Ikastaro honetan, azalpen teoriko orokor batzuk emango dira batetik, eta, bestetik, itzultzaileon jarduneko kasu praktikoak aztertuko dira.
Horretarako, zeuon galdera eta zalantzak jaso nahi ditugu, eta izena emateko inprimakian duzue horiek helarazteko aukera.
Irakaslea
Jon Turrillas, abokatua eta IKTen zuzenbidean aditua. Hamabi urteko eskarmentua du informazioaren segurtasunaren esparruan, eta DBEO/ DBLOren auditore eta aholkulari gisa jarduten du, arlo publiko zein pribatuan. Zuzenbideko irakasle elkartua da EHUn, eta hainbat hitzaldi eman ditu teknologia berriei buruzko ekitaldietan. Oso gustuko ditu teknologia berriak, eta blogari ere bada.
Non eta noiz
- Bilbon, ekainaren 26an, Euskararen Etxean
- Donostian, ekainaren 27an, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordu-kopurua
Guztira, 2 ordu
Ordutegia
16:00 - 18:00
Prezioa
-EIZIEko bazkideentzat: 15 euro
-Bazkide ez direnentzat: 25 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 20 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)
Izena emateko epea
2018ko ekainaren 12tik 18ra (biak barne)
Oharra
-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
-2018ko ekainaren 20an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.