Administrazioko testugintzaren lantegia (online eta aurrez aurreko saioak) - 2018

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa. Lantegi izango da ikastaro baino gehiago, eta biltzen den jendeak eratuko eta mamituko du neurri handi batean haren emaitza. Aurrez aurreko saioetan, zenbait zertzelada orokor eta lanaren ondorio nagusiak ikusiko ditugu, eta behar den informazio osagarria eskainiko.

Irakaslea

Patxi Petrirena

Elhuyarreko itzultzaile eta zuzentzailea hamar urteotan. Ikastaro eta mintegiak gidatu ditu, eskariz, administrazioetako hainbat itzultzaile-talderentzat: Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundietan, IZOn, Euskarabidean...

Programa

Administrazioko testugintzaren panoramika bat ikusiko da lantegian, testu-multzo adierazgarri bat aukeratuta (irakasleak eta lantegikideek).

Testu horietan oinarrituta, itzulpengintzaren eta idazkuntzaren hainbat alderdi aztertuko ditugu: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseología, gramatika, lexikoa eta terminologia... Aurrez aurreko saioetan (3 orduko bi saio), azalpenak emango eta irizpideak alderatuko ditugu, eta material osagarria eskainiko.

Onlineko lanean, testuak bildu eta aztertu, foroen bidez iritziak jaso, eta ariketa batzuk egingo ditugu. Hiru foro izango dira sarean, gaiak antolatuago eramatearren: testu-antolamendua eta puntuazioa, lexikoa eta terminologia, eta gramatika.

Helburuak

-Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.

-Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.

-Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.

Non

Aurrez aurreko saioak, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan. Onlineko saioak, Moodle plataforma baten bitartez (norberak ez du ezer instalatu beharrik izango; pasahitza emango zaio).

Noiz

2018ko apirilaren 12tik 27ra (aurrez aurreko saioak, 18an eta 25ean).

Ordu-kopurua

Guztira, 12: aurrez aurre 6, eta online beste 6.

Ordutegia

Aurrez aurreko saioetarako, 16:00 - 19:00. Onlineko lanerako, ez dago ordu jakinik.

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 120 euro
-Bazkide ez direnentzat: 170 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 150 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2018ko martxoaren 19tik apirilaren 5era, biak barne.

IZENA EMAN

Oharrak

-Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-Irakaslea harremanetan jarriko da ikasleekin apirilaren 10ean, ikasgela birtualerako sarbidea emateko eta 12tik 18ra bitarteko lana antolatzeko.

-Onlineko lanerako aurreikusitako denbora gutxi gorabeherakoa da.