«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» - 2017

Helburuak

Garbi dago haur eta gazte literatura (HGL) genero periferikoa dela. Horrek, ezbairik gabe, desabantaila ugari dakartza, baina abantailak ere baditu: zenbaitetan, HGLren sukaldean egosten dira gerora Literatura Handiaren jangela dotorean zerbitzatzen diren plater interesgarri batzuk.

Gainera, periferikotasun horrek, itzulpengintzaren ikuspegitik, hainbat adituk proposatutako estrategia berriak saiatzeko bidea ematen du. Nola egokitu daiteke album ilustratu bat edo poema bat gure haurrek irakurria eta onartua izateko?

Hori guztia eta gehiago jorratuko da lantegi1 honetan, testuekiko eta irudiekiko dialogoan, ariketa eta adibide askoren bitartez.

Irakaslea

Manu Lopez Gaseni

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan (Tolare baserria)

Noiz

2017ko otsailaren 21ean, 22an eta 23an

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu (4 orduko 3 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.

Hizkuntzak: es-eu, en-eu, eu-es

OHARRA: Ahal duenak bere ordenagailu eramangarria ekarri behar du ikastarora. Ezinezkoa zaionak idatz dezala EIZIEko bulegora: eizie@bulegoa.eus.

Prezioa

-EIZIEko bazkideak: 125 euro
-Ez bazkideak: 185 euro
-Red Vértice osatzen duten beste elkarteetako bazkideak: 160 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXATIV)

Izena emateko epea

2017ko urtarrilaren 31tik otsailaren 8ra (biak barne)

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2017ko otsailaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN

1. 2015ean, Gasteizen antolatu genuen ikastaro hau bera. Ikus hemen.