Xabier Olarra (2022): 'Ulises'en itzulpena

James Joyceren Ulisesen itzulpen-prozesua du hizpide artikulu mamitsu honek. Itzultzaileak berak, Xabier Olarrak, mendeurreneko argitalpenari egindako oharrean adierazi zuen ezen Ulisesen itzultzailearen sufrikarioak ez direla bukatzen itzulpena bukatzearekin batera. Sisifo bezala kondenatua dela behin eta berriz harritzarra mendi-gailurrera igo, eta hura mendian behera eroritakoan berriro gorantz bultzaka abiatzera. Eta gehitzen zuen horren arrazoia zela «Ulisesen itzulpenak beti izango direla behin-behinekoak. Baita hau ere».
Prozesuaren berri ematen digu itzultzaileak: dokumentazio fasea, testua ulertzeko zailtasunak, hartutako erabakiak, zuzenketa eta eguneratzea… Izan ere, artikuluan bertan dioenez, «beti pentsatu dut itzulpenak beti hobetu daitezkeela (nireak behintzat), eta uste dut garbi samar ikusi dugula Ulisesenak (edozein hizkuntzatakoak) hobetzeko modukoak direla gehien-gehienak».

 IRAKURRI ARTIKULUA