Bego Montorio (2023): Euskal literatura gaztelaniaz
Literatura euskaratik gaztelaniara itzultzerakoan sortzen diren berariazko arazo batzuk aipatu ditu Bego Montorio itzultzaileak artikulu honetan, eta, horretarako, Antxiñe Mendizabalen Odolekoak nobela (Elkar, 2020) Vínculos (Consonni, 2022) bilakatzeko prozesua hartu du oinarri, arreta berezia jarriz beste itzulpen batzuetan ere agertu ohi diren auzietan.
Lehen atalean, Itzulpenaren ingurumariak, obra motei, idazleen ezaugarriei eta hartzaileei erreparatu die, errealitatea desberdina baita euskarara dihardugunean edo euskal literatura gaztelaniara eramaten dugunean. Bigarren atalean, berriz, zenbait itzulpen arazo aipatzen ditu; batzuk hizkuntzakoak –posesiboak, aditz motak, puntuazioa…–, eta beste batzuk kulturekin lotuagoak: oin oharren erabilera, pertsonaien arteko tratamendua…
Vínculos itzulpeneko adibideen bitartez, jardunean topatutako oztopo nagusi batzuk zerrendatzea, fokua haietara bideratzea izan du helburu, guztion artean eztabaidatzen eta irtenbideak proposatzen jarraitzea xede.
Irakurri osorik hemen.