Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen-sariaren deialdia zabalik

2026 Ekaina 25
Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen-sariaren deialdia zabalik

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpen-lana sarituko da.


Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Sariak euskarazko literatura irakurle, hizkuntza, merkatu eta kultur testuinguru berrietara iris dadin itzultzaile eta argitaletxeen lana aitortu asmo du, euskarazko literaturaren nazioartekotzean egiten duten ekarpena balioan jarriz.

  • Saria: 6.000 euro.
  • 3.000 euro arteko laguntza, obraren zabalkundea egiteko.
  • 2025ean beste hizkuntza batean argitaratutako euskarazko literatura-lanen itzulpenak aurkeztu ahal izango dira.
  • Kontuan hartuko dira bai itzulpenaren kalitatea, baita argitaletxearen ibilbidea eta egindako sustapen-lana ere.
  • AT! Itzulpena: literatura deialdiaren bidez lagundutako lanak automatikoki izango dira sarirako hautagai.

Ikus deialdia.