Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen-sariaren deialdia zabalik
2026
Ekaina
25
Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpen-lana sarituko da.
Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Sariak euskarazko literatura irakurle, hizkuntza, merkatu eta kultur testuinguru berrietara iris dadin itzultzaile eta argitaletxeen lana aitortu asmo du, euskarazko literaturaren nazioartekotzean egiten duten ekarpena balioan jarriz.
- Saria: 6.000 euro.
- 3.000 euro arteko laguntza, obraren zabalkundea egiteko.
- 2025ean beste hizkuntza batean argitaratutako euskarazko literatura-lanen itzulpenak aurkeztu ahal izango dira.
- Kontuan hartuko dira bai itzulpenaren kalitatea, baita argitaletxearen ibilbidea eta egindako sustapen-lana ere.
- AT! Itzulpena: literatura deialdiaren bidez lagundutako lanak automatikoki izango dira sarirako hautagai.


