«Bidean aurkitzen dena: itzuli bat poesia itzuliari» ikastaroa, Donostian

2024 Otsaila 6
«Bidean aurkitzen dena: itzuli bat poesia itzuliari» ikastaroa, Donostian

Irakaslea: Maialen Berasategi Catalán. Martxoaren 12an, arratsaldez.


Robert Frostek esan omen zuen esaldi ospetsua: «Itzulpenean galtzen den horixe da poesia». Ergo ez dago poesia itzultzerik.

Egia litzateke baldin eta milaka urtez poesia itzuli ez balitz. Kondena bat mundu osoko irakurleentzat. Bihotz-zimiko bat itzultzaileentzat; edo, agian, bulkada bat hordagoari hordago jotzeko.

Frosten desafioa ahaztu gabe eta Eganen «bakarrik ez, lagunekin bai» esaldia ere gogoan, ezin ustekoari ekingo diogu tailer praktiko honetan: denon artean jorratuko ditugu aurrez nork bere bakardadean landutako zenbait poema, hartara itzulian-itzulian azaldu zaizkigun oztoparriez eta zelaigarriez jarduteko, etsai ez baizik lagun harturik poesiaren itzulbide horretan aurkituko dugun guztia.

Irakaslea: Maialen Berasategi Catalán

Noiz: 2024ko martxoaren 12an

Ordu-kopurua: guztira, 3 ordu

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.