M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Aurten, Maria Dolores Agirre itzultzaile aitzindariaren inguruko artikulu bat ekarri nahi dugu gogora.
Eider Quertierrek iazko Senez aldizkarian argitaratutako «Maria Dolores Agirreren itzulpen-lanak» artikulua berreskuratu dugu. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen Agirre, 1991n, eta Itzulpen Antologia I liburuan jasota dago haren «Txalupak jaberik ez» antzezlanaren itzulpena. Bestalde, eskura dugu Agirreri buruzko beste artikulu bat ere, Bidegileak bilduman, Lurdes Auzmendik egina.
Nor da Nor datu-baseko biografian aipatzen denez, «salaketa, itxaropen eta elkartasun mezua ekar zezaketen lanak» euskaratu zituen Agirrek.
Emakume itzultzaile, zuzentzaile eta interprete guztioi, zorionak!