«Hau, hori eta hura. Noiz erabili bakoitza? Erakusleen euskarazko sistema» (online) - 2022
Helburua: Hizkuntza bakoitzak bere erakusle-sistema du, eta sistema horiek, elkarren artean antzekotasunak badituzte ere, ez dira normalean guztiz bat etortzen. Itzultzaileok, beraz, kontuz ibili behar dugu sorburu- eta helmuga-hizkuntzen erakusle-sistemak ez nahasteko.
Ikastarotxo honetan, euskarazko sistemaren berezitasunak landuko ditugu. Izan ere, euskarazko testuetan, oso ohikoak dira erderen sistemen interferentziak.
Irakaslea: Amaia Lasheras
Noiz: 2022ko irailaren 27an
Non: Zoom plataforma
Iraupena: 2 ordu
Ordutegia: 16:30 – 18:30
Prezioa:
- EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
- Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2022ko irailaren 15a
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2022ko irailaren 19an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Ikastaro honek CEDROren laguntza jaso du.