Itzulpenaren teoria garaikidea - 2011
Helburua
Azken hamarkadetako itzulpenaren teoria eraginkorrenak aurkeztu eta itzulpen-errealitatearen hausnarketa kritikoa egiteko kontzeptuak lantzea eta zorroztea. Ahalegin berezia egingo da ikuspegi teorikoa gure euskal errealitateko adibideekin lotzeko.
Ikus PROGRAMA
Irakaslea
Ibon Uribarri Zenekorta
Noiz
2011ko abenduaren 16an eta 17an
Non
Donostian, Ernest Lluch kultur etxean
Ordu-kopurua
Guztira, 8 ordu
Ordutegia
Abenduak 16, ostirala: 16:00 - 20:00
Abenduak 17, larunbata: 10:00 - 14:00
Prezioa
Bazkideak: 60 euro
Ez bazkideak: 80 euro
Izena emateko epea
2011ko azaroaren 29a
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2011ko abenduaren 2an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.