(H)ilbeltza beka, Fiedrich Dürrenmatt-en 'Das Versprechen' liburua itzultzeko
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.
X. edizioan, (H)ilbeltza bekak itzulpena lagunduko du: Friedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du.
Laginak 2026ko martxoaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira, Baztango Udaleko erregistroan.
Hauek dira epaimahaiko kideak: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Maddalen Subijana; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Amaia Apalauza Ollo.
Ikus hemen bekaren oinarriak.
Ikus hemen itzuli beharreko lagina.


