«Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia» - 2016

Norentzat

Ingelesetik euskarara itzultzen trebatu nahi lukeen edonorentzat, edo hizkuntza-konbinazio horretan jardun eta gogoeta eta iritzi-trukea egin nahi lukeen edonorentzat.

Helburuak

Ingelesetik euskararako itzulpenean trebatu. Hizkuntza-konbinazio horretan sortzen diren zenbait arazo landu.

Edukia

Zientzia-dibulgazioa, kazetaritza eta nazioarteko administrazio-hizkera uztartzen dituzten testu batzuk landuko dira.

(Ikus 2013an antolaturiko Ingelesa-euskara mintegiaren kronika).

Metodologia

Mintegia guztiz praktikoa izango da. Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena EIZIEra bidali beharko dute, data jakin baterako. Mintegiaren koordinatzaileak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Irakaslea

Itziar Otegi

Noiz

2016ko irailaren 26an eta 27an

Non

Bilbon, Euskararen Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 90 euro

Ez bazkideak: 130 euro

Izena emateko epea

2016ko irailaren 5etik 12ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2016ko irailaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN