Itzulpen-lehiaketa 2020

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.

LU handian.jpg


Ikus esleipena hemen.


Lehiaketaren oinarriak

Itzulgaiak

Honako lau obra hauek dira aurtengo itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):

  • Kate Chopin, The Awakening
    Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
  • Maryse Condé, Le cœur à rire et à pleurer: Contes vraies de mon enfance
    Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
  • Edna O’Brien, The Country Girls*
    Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
  • Tayeb Salih, Mausim al-hijra ila ax-xamal  (Season of Migration to the North / Saison de la migration vers le nord / Epoca de migración al norte…)
    Lehiaketarako lagina**, hemen (pdf).

(*) The Country Girls Trilogy liburutik lehena –The Country Girls– itzuliko da bildumarako. Lagina edizio honetatik hartua da.

Lehiatzaileak

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile.

Aurkeztu beharrekoak

Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen batekin.

Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkeztekotan, bakoitzari bere ezizen eta gutun-azal itxia erantsi behar zaio.

Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik egin ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu. Nolanahi ere, jatorrizko hizkuntzatik itzultzea hobetsiko da.

(**) Tayeb Salihena, ingelesez, hemen.

Proiektuak aurkezteko lekua eta epea

Epea 2020ko ekainaren 26an  amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Oharra: Osasun-larrialdia dela eta, aurten, ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko ditugu laginak idazkaritzan.

EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Epaimahaia

Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Esleipenaren jakinarazpena

EIZIE elkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri. Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.

Esleipenaren osteko kontratazioa

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).

Ordainsaria

The Awakening: 4.212 euro | Le cœur à rire et à pleurer: 2.700 euro | The Country Girls: 4.995 euro | Season of Migration to the North: 3.834 euro

Bilduma honetarako finkaturiko ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzaren arabera. Gaztelania: 24 euro / Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro / Gainerakoak: 30 euro.

Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez den beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da.

Obrak itzultzeko epea

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.

Argibide gehiago, helbide honetan.

2020-05-19