«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean?» - 2016
Helburuak eta edukia
Corpusak oso tresna erabilgarriak dira itzultzailearen eguneroko jardunean. Euskaraz lan egiten dugun itzultzaileok corpus asko eta askotarikoak ditugu sarean, eskura eta doan. Baina sarritan ez dugu jakiten corpus horiek eskaintzen dizkiguten baliabide guztiak behar bezala erabiltzen, eta probetxu gutxi ateratzen diegu. Tailer honetan euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyar Web Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa ), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.
Metodologia
Tailerra praktikoa izango da: egiazko testuetako adibideetan oinarrituko gara, eta adibide horiexekin egingo ditugu bilaketa-probak corpusetan. Komenigarria da, beraz, parte-hartzaileek beren ordenagailua eramatea*, irakasleak pantailan erakusten dituenak nork bere ordenagailuan aldi berean probatu ahal izateko.
*Ezinezkoa zaionak idatz dezala EIZIEko bulegora: eizie@bulegoa.eus.
Irakaslea
Noiz
2016ko urriaren 25ean eta 26an
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordu-kopurua
Guztira, 8 ordu
Ordutegia
16:00 - 20:00
Prezioa
Bazkideak: 90 euro
Ez bazkideak: 130 euro
Izena emateko epea
2016ko urriaren 5etik 13ra, biak barne
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2016ko urriaren 17an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.