«Testugintza fina, ekin gabe ezin egina» ikastaroa, Iruñea - 2026


IZENA EMAN


Helburua

Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:

  • testuaren egitura
  • esaldien eta haien segiden taxuera
  • perpausen barne-antolamendua
  • sintagma luze-konplexuen trataera

Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Non

Iruñean, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Noiz

2026ko urriaren 21ean eta 22an

Ordutegia

16:00 - 19:00

Ordu kopurua

Guztira, 6 ordu

Prezioa

Bazkideak: 70 euro
Bazkide ez direnak: 90 euro

Izena emateko epea

2026ko irailaren 29tik urriaren 8ra (biak barne)

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2026ko urriaren 13an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN


* Bi erakundeen arteko hitzarmenaren arabera, ikastaroa egiteko espazioa utzi digu Euskaltzaindiak.