Wordfast Classic ikastaroa - 2009
IZO eta EIZIE erakundeek antolatuta, 2009ko urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an Wordfast Classic eta Pro aplikazioak lantzeko ikastaro bat izan zen Eibarren, UEU erakundeak daukan Markeskua egoitzan.
Ikastaroak 6na orduko bi modulu zituen: Wordfast Classic oinarrizkoa (Gotzon Egia) eta Wordfast Classic/Pro aurreratua (Karlos del Olmo).
Banaketa egiteko, programaren sortzaile Yves Champollion jaunak) proposaturiko prestakuntza materiala eta mailak erabili ziren, euskararen berezitasun eta beharretara egokituta.
Ikastaroan 14 ikasle izan ziren partaide, eta itzulpen memoriak kudeatzeko Wordfast Classic eta +Tools programak erabiltzen ikasteaz gain, Wordfast Pro bertsio berriaren gaineko sarrera bat ere jaso zuten. Ikasle guztiak administrazioko itzultzaileak edo beren kabuz dihardutenak izan ziren.
EIZIE elkarteak inkesta bidez antzemandako beharren ondorioz, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialari ikastaroa antolatzea proposatu zion, eta hark egitea gogo onez onartu eta finantzatu zuen.
Elkartea antolakizunaz arduratu da. Ikastaroak bi helburu bete nahi zituen, batez ere: ikasleei halako tresnarik gabe egindako itzulpenak memoria bihurtu eta erabilgarri bihurtzeko prestakuntza ematea eta Wordfast programak eskaintzen dituen baliabideen laguntzaz itzulpen memoriekin eta glosario elektronikoekin itzultzeko oinarria ematea.
Ikasleek ikastaroaren amaieran betetako galdesortatik ondorioztatzen denaren arabera, helburuak behar bezala bete ziren; nahiz eta, orokorrean, sakontze mailak luzeagoa izan behar zuela adierazi zuten.