Senezen ospakizun-ekitaldia bideo batean ikusgai

2020 Urtarrila 10
Senezen ospakizun-ekitaldia bideo batean ikusgai

Joan den urriaren 16an ospatu genuen Senez aldizkariak 30 urte eta 50 zenbaki betetzea. Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan elkartu ginen ofizioko hainbat lagun, Anjel Lertxundi gonbidatu genuelarik.

Bideo batean jaso dugu ekitaldi osoa, eta webgunean jarri dugu ikusgai. Gaztelaniaz azpidatzirik ere jarri dugu bideoaren laburpen bat.