Arlo judizialeko interpretazio-zerbitzuen gabeziei buruzko komunikatua
EIZIEk bat egin du Kataluniako APTIC elkartearen komunikatuarekin
APTICek salatu duenez, duela gutxi Roger Españolen epaiketan agerian geratu zen interpretazio-zerbitzua ematen zuen enpresaren profesionaltasun falta, eta, ondorioz, ez zen bermatu epaiketan katalana erabiltzeko eskubidea. Azaldu dutenez, enpresa horrek interpretazio-zerbitzu eskasa eskaini zuen, oinarrizko eskubideak jokoan dauden testuinguru batean.
Ez da kasu isolatua: elkarte profesionalok aspalditik salatu ditugu arlo judizialean egiten diren interpretazio-praktika txarrak, lizitazioen pleguen baldintzen ondoriozkoak. Vértice sareko beste hainbat elkartek ere bat egin dute komunikatuarekin.
Irakurri komunikatua hemen, katalanez.
Irudia: succo (Pixabay)


