Zuzenketen gaineko jardunaldiak - 2004
Antolatzaile: EIZIE eta IZO
2004ko maiatzaren 5etik 7ra
Goizez 9:30 - 14:00; arratsaldez 16:00 - 19:00
Lugaritz Kultur Etxea - Antigua auzoa, Donostia
EIZIE zuzentzaileen elkartea ere denez gero, bere helburuen artean du langintza horretan diharduten lagun eta erakundeen arteko gogoeta eta zuzentzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea. Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak itzulpenak zuzentzea du berezko langintzetako bat. Beraz, bi erakunde antolatzaileen beharrek eta nahiek, bat eginik, zuzenketa egun Euskal Herrian zertan den aztertzeko jardunaldiok antolatzea ekarri dute.
Bateko, azken urteotan, gero eta zuzentze lan gehiago egin behar izaten delako hainbat eta hainbat alorretan. Besteko, teknologi berriek bestelako baliabide eta beharrizanak ekarri dituztelako langintzara. Zio horiek biak gutxi balira, datozen urteotan zuzenketa irizpideak eta baliabideak bateratzeko asmoak ere bultzatu ditu bi erakundeak sailari ekitera; laster unibertsitatetik irten behar duten itzultzaile lizentziadun berriak ere atzendu barik.
EGITARAUA
|
|||
---|---|---|---|
ordua | maiatzaren 5ean (asteazkena) | maiatzaren 6an (osteguna) | maiatzaren 7an (ostirala) |
9:30-10:30 | Eneko Oregi, Karlos del Olmo Sarrera hitzaldia |
Irene Arrarats (Berria) Zuzenketa lanak eguneroko prentsan: azken 13 urteetako esperientzia |
Antton Gurrutxaga (Elhuyar) Zuzenketen kudeaketa eta hizkuntz zerbitzuak |
10:30-11:30 | Kaxildo Alkorta, Joseba Urkia, Antton Burgoa (IZO) IZOko zuzenketa- prozesua. Lehenengo zuzenketa. Zuzenketa-maila |
X. Mendiguren Elizegi (Elkarlanean) Testu literarioen zuzenketa |
Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Fernando Quintana (Deustuko Unibertsitatea, DELI taldea) X-Flow: webgune eleanitz batean itzulpenak eta zuzenketak kudeatzeko workflow bat |
atsedenaldia - kafea
|
|||
12:00-13:00 | Joseba Erkizia (Gipuzkoako F. Aldundia) Itzulpena, zuzenketa, dokumentu kudeaketa: Gipuzkoako Foru Aldundiko esperientzia |
Iñaki Ugarteburu (EHU) EHUko zuzenketak: mailak eta motak |
Karlos del Olmo (EIZIE) Testu zuzenketa automatizatzeko bideak |
13:00-14:00 | Joseba Urzelai (Bizkaiko F. Aldundia) Testu zuzenketa Bizkaiko Foru Aldundian |
Gidor Bilbao (Uztaro, UEU) Aldizkari zientifiko baten zuzentzailea: ergatibotik ortotipografiara, zientziaren bideetatik |
Amaiera hitzaldia |
|
|||
16:00-17:00 | Josu Zabaleta, Koro Navarro (Rosetta) Martuteneko Eskola. Lur Hiztegi Entziklopedikoa. Rosetta. Esperientzia baten gogoetak |
Asier Larrinaga (EITB) Hizkuntzalariak telebistagintzan |
|
17:00-18:00 | Andres Alberdi (EIMA) EIMAren nondik norakoak |
Beatriz Zabalondo (Itzulan) Zuzenketa eta elkarlana |
|
18:00-19:00 | Lorea Arrieta («Pentsamenduaren klasikoak» bilduma) Zuzentzaile euskaldun baten memoriak |
Ritxi Lizartza (ETB) Euskara dramatikoa: zuzentasunetik komunigarritasunera |