«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa - 2024
Irakaslea
Jaione Arregi Urizar, interprete autonomoa, besteak beste Europar Batasuneko erakundeetan, Nazio Batuetan eta Espainiako Senatuan eta Kongresuan.
Norentzat
Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat (ES<->EU).
Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Helburuak
- Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
- Komunikazio gaitasunak lantzea.
Edukia
- Esan osteko interpretazio praktikak (saio bat).
- Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan (bi saio).
Noiz
2024ko azaroaren 11n, 12an eta 13an (hiru saio)
Non
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 9 ordu
Prezioa
EIZIEko bazkideentzat: 110,00 euro
Bazkide ez direnentzat: 170,00 euro
Izena emateko epea
2024ko urriaren 22tik 31ra, biak barne
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2024ko azaroaren 5ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.