Joxan Elosegik irabazi du Itzulpenaren Euskadi Saria

2021 Urria 15
Joxan Elosegik irabazi du Itzulpenaren Euskadi Saria

Irene Solàren 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' liburuaren itzulpen-lana (Alberdania, 2020) saritu du epaimahaiak.


Joxan Elosegik Irene Solà idazle katalanaren Canto jo i la muntanya balla liburua katalanetik euskarara ekartzean egindako lana saritu du Euskarazko Literatura Itzulpena ataleko epaimahaiak. «Estiloaren joritasuna» nabarmendu dute, «jatorrizkoaren jario orobat bixi eta magikoa euskarara isurtzen asmatu duelako». Irene Solàren «estiloak eta testuaren tonuak jarritako erronkei erantzuterakoan itzultzaileak erakutsitako irudimena eta sormenerako gaitasuna» azpimarratu dituzte.

Ikus YouTuben liburuaren aurkezpena.

Zorionak, Joxan!