Idazlea itzultzaileen lantegian - 2006

 

Txartela2006.jpg

Hirugarrenez, literatur itzultzaileen lantegia antolatu zuen EIZIEk, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoari jarraiki.

2006ko urriaren 24tik 27ra egin zen lantegia, Irungo Ficoba erakustazokan.

Aurreko urteko Euskadi Saria jaso duen obraren idazlea gonbidatu ohi dugunez, iaz Harkaitz Canoren lan bat itzultzeko saioa egin genuen, beste hiru hizkuntzatara: ingelesa, frantsesa eta galegoa.

Neguko Zirkua liburutik "Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere" kontakizuna aukeratu zuen idazleak berak lantegirako, eta hizkuntza horietara Kristin Addis-ek, Kattalin Totorikak eta Isaak Xubin-ek aldatu zituzten, hurrenez hurren.

Parte hartzaileek Euskadi Irratiko "Arratsaldekoa" irratsaioan eman zuten esperientziaren berri.


Ohi bezala, azken egunean mahai-inguru batean bilduta eman zuten lantegiaren berri parte hartzaileek, eta narrazioaren pasarte bat lau hizkuntzatan entzuteko aukera izan genuen, Ficoban bertan.

Autoitzulpenari buruzko mahai-ingurua

Urriaren 27an, bestalde, autoitzulpenaz jardun zuten Juan Luis Zabalak, Jon Alonsok eta Harkaitzek berak, mahai-inguru batean, Bego Montoriok (hiru idazle horien lanen bat gazteleratu dituen itzultzailea) moderatzaile lanak egin zituelarik. Gai horren inguruko gogoetak Senez aldizkariaren artikulu batean argitaratzeko asmoarekin egin zen mahai-ingurua.

Euskal literatura gaztelaniaz. Itzulpena, autoitzulpena, bertsioak… (Senez, 32)

Argitalpena

Senez aldizkariaren 31. zenbakian argitaratu ziren itzulpenok, jatorrizkoarekin batera, eta Harkaitz Canok berak gaztelaniara aldaturikoa ere barne.