Wordfast Classic ikastaroa - 2009

Helburua

Itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic programa erabiltzen ikastea.

Norentzat

Itzultzaileen prestakuntzari dagokionez, elkarteak antzemandako beharrei erantzuteko, udal itzultzaileak eta itzultzaile autonomoak izango dira ikastaroaren hartzaileak.

Egitaraua

Egunak: 2009ko urriak 13 eta 15

Wordfast Classic oinarrizkoa; irakaslea: Gotzon Egia

  • Sarrera
  • Wordfast Classic instalatu eta konfiguratu
  • Itzulpen memoria bat sortu
  • Itzulpen saioa abiatu eta amaitu
  • Dokumentu segmentatua berrikusi eta zuzendu
  • Elementu kokagarriak
  • Itzulpen dokumentua garbitu
  • Terminologia kudeatu: glosarioak
  • Glosarioen edizio tresna Wordfast Classic programan
  • Kalitate kontroleko funtzioak
  • Itzulpen memoriak nola kudeatu

Egunak: 2009ko urriak 20 eta 22

Wordfast Classic/Pro aurreratua; irakaslea: Karlos del Olmo

  • Itzulpen memoriak nola kudeatu: garbitu, bihurtu, elkartu
  • Itzulpen memorien edizio tresna
  • Iragazkiak nola erabili
  • Atzeko planoko memoria (BTM)
  • Wordfast Classic/Pro programaren tresnak (Tools)
  • Terminologia kudeatu
  • Glosarioen edizio tresna
  • PandoraBox

Ikastarorako dokumentuak

Non

UEUren Ikastetxe Nagusia - Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar

Ordutegia

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara

Aurreinskripzioa

Aurreinskripzioa egiteko azken eguna: 2009ko irailak 25.

Matrikularen prezioa

EIZIEko bazkideak: 49 euro

Gainerakoak: 70 euro

Antolatzaileak

EIZIE eta IZO