«Haren-bere-beraren/Haien-beren. Noiz erabili bakoitza? Euskara estandarrerako proposamena» (online) - 2022
Helburua: Hirugarren graduko erakusleen genitiboa erabili behar dugunean, maiz ez dugu garbi izaten zer forma hautatu behar dugun. Haren/Bere/Beraren? Beraien/Beren/Haien/Euren?
Hizkeren arteko aldeek eta erdaren eraginak ez digute afera errazten.
Bi orduko saio honetan, euskara estandarrerako sistema bat aurkezten saiatuko gara, genitiboaren zein forma (soila, bihurkaria, berretua...) erabili erraz erabakitzeko.
Irakaslea: Amaia Lasheras
Noiz: 2022ko martxoaren 23an
Non: Zoom plataforma
Iraupena: 2 ordu
Ordutegia: 16:30 – 18:30
Prezioa:
- EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
- Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2022ko martxoaren 16a
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2022ko martxoaren 17an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Ikastaro honek CEDROren laguntza jaso du.