'Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk' saioa, Iruñean
EIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu dute saioa, elkarlanean.
Gaia: XXI. mendeko Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk.
- zein diren Euskararen Gramatikaren edukiak
- eduki horietan zein alde dagoen EGLU liburukietan esaten denarekin: zer den berria, zer aldatu den...
- zein izan daitezkeen itzultzaileentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak
- gai-aurkibideaz jardun eta bilaketa batzuk egin
Nork: Miren Azkaratek gidatuko du saioa (Gramatika batzordeko kidea)
Noiz: apirilaren 7an
Non: Iruñean, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Saioa doakoa izango da, baina izena eman behar da, martxoaren 31 baino lehen, hemen.
Apirilaren 4an jakinaraziko dizuegu lekurik baduzuen saiora etortzeko.