'Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk' saioa, Donostian
EIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu dute saioa, elkarlanean.
Gaia: XXI. mendeko Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk.
- zein diren Euskararen Gramatikaren edukiak
- eduki horietan zein alde dagoen EGLU liburukietan esaten denarekin: zer den berria, zer aldatu den...
- zein izan daitezkeen itzultzaileentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak
- gai-aurkibideaz jardun eta bilaketa batzuk egin
Nork: Miren Azkaratek gidatuko du saioa, Gramatika batzordeko kideak.
Noiz: martxoaren 15ean
Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordua: 16:30etik 18:30era
Saioa doakoa izango da, baina izena eman behar da, martxoaren 9a baino lehen, hemen.
EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
Martxoaren 10ean jakinaraziko dizuegu lekurik baduzuen saiora etortzeko.