«MemoQ» ikastaroa (online) - 2020

2020ko ekainaren 4an, hiru orduko Jitsiko saio batean elkartu ziren Ane López Díez irakaslea eta 15 ikasle, MemoQ softwareari buruzko azalpenak entzutera. Ikasle gehienen helburua OLI tresna horren berri izatea zen, eta beste tresna batzuekin alderatzea.

Ikastaroa hasi aurretik, nondik abiatzen zen eta ikastarotik zer lortu nahi zuen adierazi zion ikasle bakoitzak irakasleari, eta, irakaslearen zorionerako, talde homogeneo samar bat osatu zen azkenean.

MemoQ_Jitsi_2020.jpg

Ikastaroan, ondoko edukiak landu zituzten:

- ¿Zergatik MemoQ? MemoQ vs Trados, Wordfast eta OmegaT
- MemoQ sarrera

- MemoQ aurkezpena (panelak eta pantailak)
- Proiektuak sortzea

- Itzulpen panela
- Dokumentuak gehitzea dagoeneko sortutako proiektuetan

- Hitzak zenbatzea
- Itzulpenak
- Itzulpena esportatzea

- Zuzentzaile ortografikoa eta kalitate-kontrola
- Memoriak eta terminologia inportatzea

- Fitxategi bateragarriak
- Beste tresna batzuetako paketeak inportatzea

- Proiektu partekatuak
- Itzultzaile automatikoa
- Aurreitzulpena eta segmentuak blokeatzea
- Zalantzak eta galderak

2020-06-07