Dokumentazioa kudeatzeko sistema: DocFetcher (online) - 2020

[EIZIEkideentzat soilik]

Irakaslea: Josu Zabaleta

Noiz: 2020-12-15

Ordua: 16:30 - 18:30

Online plataforma: Jitsi.

Helburua: DocFetcher* dokumentazio-sistema erabiltzen ikastea (Windows eta Mac). Open Source aplikazio bat da, norberaren ordenagailuko edukiak azkar bilatzeko aukera ematen duena.

Itzultzaileak, bai espezializatu gabeak bai gai batean espezializatuak, askotan erabili behar izaten du une bakoitzean darabilen gaiari buruzko dokumentazioa, bai gaiari buruzko informazioa eskura edukitzeko, bai gai horiei buruzko hizkuntz baliabideak eskura edukitzeko: liburuak, txostenak, artikuluak, beste itzulpen batzuk… Horretarako, gaur egun Internet erabiltzen da gehienbat, baina Interneteko bilaketak oso zabalak izaten dira, denbora asko hartzen dute. Horregatik, askotan interesgarriagoa izaten da itzultzaile bakoitzak edo itzultzaile talde bakoitzak bere dokumentazioa edukitzea –gaien arabera, hizkuntzen arabera eta abar–, eta hori kudeatzen jakitea.

*DocFetcher aurrez instalaturik izango dugu (irakasleak helaraziko ditu horretarako argibideak).

2020-12-16