«Puntuazioa testuen antolatzaile» - 2019
Irakaslea
Helburuak
Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.
Edukia
Ahozkotik idatzira, bidean galtzeke: puntuazio-ikurrak bide-seinale. Testuaren barne-osaera: oinarrizko eskema, paragrafoak, esaldiak, esaldi barruko informazio-banaketa, sintagmak. Sintaxi-egitura (puntuazioa antolatzaile) eta hitz-katearen “musika” (puntuazioa solfeo) bat eginak testuaren partituran: testua une oroz nondik nora doan eta nola irakurri (“interpretatu”) behar den adierazteko kodea. Puntuazioaren erabilera erabakigarrienen gida praktiko zehatza.
Metodologia
Azalpen orokor labur batean emango dira aplikazio praktikorako behar diren oinarriak (ez da behar inolako gramatika-jakituria berezirik: hizkuntza menderatzea aski). Gero, erabilera erabakigarrienen sailkapena egingo da, adibide argigarriz. Horiek garbi utzi ondoren, testu errealen gainean egingo da lana: erabilera okerrak detektatu, irakurketan eragiten dituzten kalteak nabarmendu, zuzendu edo konponbide egokiak saiatu, aukera anitzeko kasuak ikusi eta bakoitzaren abantailak aipatu...
Noiz
2019ko maiatzaren 13an, 15ean eta 16an
Non
Bilbon, Euskararen Etxean
Ordu-kopurua
Guztira, 12 ordu
Ordutegia
16:00 – 20:00
Prezioa
- Bazkideek: 125 euro
- Bazkide ez direnek: 185 euro
Izena emateko epea
2019ko apirilaren 29tik maiatzaren 6ra, biak barne
Oharra
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2019ko maiatzaren 7an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.