«Nola markatu zuzenketak PDF eta Word/Writer dokumentuetan» - 2019

IZENA EMAN

Irakaslea

Belen Pikabea

Helburuak

Gaur egun, inork gutxik zuzentzen ditu testuak paperean. Normalean, posta elektronikoz jasotzen dugu zuzendu beharrekoa eta ordenagailuan egiten dugu lan. Formatu editagarrietan, zuzenean egin ditzakegu aldaketak, baina nola lan egin, adibidez, PDF fitxategietan? Zer tresna eskaintzen dizkigute PDFek zuzenketak egiteko? Nola erabiltzen dira? Nola ziurtatu gure zuzenketak ondo ulertuko direla?

Ikastaro honetan, PDFetako tresna horiek ezagutu eta haiek erabiltzen ikasiko dugu batez ere. Ikusiko dugunez, zuzenketak nork ikusiko dituen, tresna batzuk edo besteak erabili beharko ditugu, edo tresnak era batera edo bestera erabili.

Osagarri gisa, formatu editagarri ohikoenetan (Microsoft Office-ko Word eta LibreOffice-ko Writer) aldaketen kontrola nola erabiltzen den ikasiko dugu.

Eskakizunak

  • Nork bere ordenagailu eramangarria ekartzea.
  • Adobe-ren Acrobat Reader DC instalatuta izatea (doakoa da).

Noiz

  • Donostian: 2019ko martxoaren 12an
  • Bilbon: 2019ko martxoaren 20an

Non

  • Donostian: Euskaltzaindiaren egoitzan
  • Bilbon: Euskararen Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 4 ordu

Ordutegia

16:00 – 20:00

Prezioa

  • Bazkideak: 45 euro
  • Ez bazkideak: 65 euro

Izena emateko epea

2019ko otsailaren 26tik martxoaren 4ra, biak barne

Oharra

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2019ko martxoaren 6an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN

2019-02-26