Administrazioko testugintzaren lantegia (online eta aurrez aurre) - 2019
Aurten ere gustura aritu dira Administrazioko testugintzaren lantegiko parte-hartzaileak. Patxi Petrirenak gidaturik, online aritu dira ordu batzuez, eta bi saio aurrez aurreko ere izan dituzte: Donostian, ekainaren 18an eta 25ean, Euskaltzaindiaren Tolare baserrian, eta Bilbon, ekainaren 19an eta 26an, Euskararen Etxean.
Moodlecloud plataforman egin dute sareko lana. Galdetegiak, foroak, glosarioak eta azalpenak baliatu dituzte nagusiki, eta hor sortutakoak aztertzeko parada izan dute gero aurrez aurreko saioetan: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseología, gramatika, lexikoa eta terminologia...