«Aposizioak noiz eta nola» - 2019 (Bilbo)

«Aposizioak noiz eta nola» ikastaroa antolatu zuen EIZIEk azaroaren 26an eta 28an, Bilbon, Euskararen Etxean, Juan Garzia irakaslearekin.

Helburuak

Euskaraz izen-sintagmek duten osaeran, inguruko erdaren kontrakoa da ezinbestean osagaien hurrenkera: determinatzailea azken buruan, eta hari erantsiak kasu-markak zein (kanpo-)aposizioak. Hori dela eta, aposizioak eransteko prozedurak ezin daitezke izan berdinak, eta, kasu askotan, aposizio-egiturara jotzea bera ere ez da egoki(en)a izango. Ez dago esan beharrik nolako presentzia zabala duten halako egiturek prosa formalean, eta, bereziki, testu teknikoetan.

Esaldietan askeago txertatzen ditugun beste tarteki batzuen aldean, ISei lotuak (gehituak) joatea da, hain zuzen, aposizioen ezaugarri nagusia. Lehenik bi aposizio mota bereizi behar dira, funtzio sintaktiko eta semantiko desberdinak dituztenak, hortik abiatu behar baita gero haien forma-aukerak ondo bereizteko (edo, esan bezala, aposizioa erabiltzea saihesteko).

2019-12-02