«Prosaren pulamentuak: izena ardatz denekoak» - 2018
Irakaslea
Helburuak
Idaztean lehenik senak gidatzen bagaitu ere, komeni da, zuzen eta egoki ari garela ziurtatuko badugu, eta kasuan-kasuan ditugun bestelako aukerak ere aintzat hartuko, testua hezur-mamitzen duen egitura sintaktikoaren berri izatea. Analisi gramatikala, izan ere, ez dago etsaiturik, aitzitik baizik, intuizioarekin.
Esaldien barneko osagaien antolaeran, funtzio gramatikalen gainetik, funtzio informatiboek agintzen dute (mintzagai/galdegai jokoak bereziki); horrek, euskararen morfologia aberatsa lagun, ordena-malgutasun handia ematen digu; besteak beste, subjektuak eta objektuak ez dute zertan posizio jakin batean joan.
Makro-maila horretan ez bezalako zurruntasuna agintzen du gramatikak, ordea, perpausaren osagaietara jaistean; batez ere, izena ardatz duten egituretan. Eta maila horretan da euskara gure auzo-erdararekiko guztiz bestelakoa osagaien hurrenkerari dagokionez (alda ezazu Aldapeko kanta ospetsua auzo-erdarotara, eta horratx simetria: justu alderantzizko ordenan doaz osagaiak). Ez da zer harritu, bada, horren ingurukoa izatea itzultzailearen buruhausterik sarrienetarikoa. Arlo horri ekin nahi diogu mintegi-ikastaro honetan: zer joko-aukera ematen dizkigun izen-joskera horrek, eta zer eragozpen; eta ea zer puntutatik aurrera ez zaigun komeni erdara prepositiboen ereduari jarraitzea horretan (eta, jakina, zein diren alternatiba zuhurrak).
Metodologia
Mintegian parte hartu nahi duenari, bada, eskatzen zaio buruhausteak ematen dizkieten testuen laginak ekartzeko (aldez aurretik helaraztea, ahal izatera). Material horren gainean antolatuko dira ariketak.
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Noiz
2018ko maiatzaren 28an (astelehena) eta 30ean (asteazkena), eta ekainaren 1ean (ostirala)
Ordu-kopurua
Guztira, 12 ordu (4 orduko 3 saiotan)
Ordutegia
16:00 - 20:00
Prezioa
-EIZIEko bazkideentzat: 125 euro
-Bazkide ez direnentzat: 185 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 160 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)
Izena emateko epea
2018ko maiatzaren 7tik 15era (biak barne)
Oharra
-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
-2018ko maiatzaren 17an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.