«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa - 2018
Irakaslea
Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea
Norentzat
Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat (ES<->EU).
Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Helburuak
- Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
- Komunikazio gaitasunak lantzea.
Edukia
- Esan osteko interpretazio praktikak (saio bat).
- Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan (bi saio).
Noiz
2018ko urriaren 18an, 22an eta 25ean (hiru saio)
Non
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.47 laborategian
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 9 ordu
Prezioa
EIZIEko bazkideentzat: 110,00
Bazkide ez direnentzat: 170,00
Izena emateko epea
2018ko urriaren 3tik 10era, biak barne
Ikus hemen 2017ko ikastaroaren kronika.
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2018ko urriaren 11n jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.