«Poema poema truk» lantegia. Poesia itzultzen - 2016
Programa
Lantegiaren asmoa da, literatur itzulpenari buruzko sarrera labur arin baten ostean, eta ariketa praktiko errazen bitartez, testu poetikoak itzultzerakoan erabilgarri gerta daitezkeen tresnak, baliabideak eta estrategiak lantzea, poesia euskaratzeko eta gaztelaniatzeko hastapen gisa.
*** Lantegian erabiliko diren testu gehienak aldez aurretik bidaliko zaizkie esku hartuko duten pertsonei.
Helburuak
- Itzultzaileak testu poetikoen aurrean sentitu ohi dituen aurreiritzi eta beldurrak arindu eta erlatibizatzea.
- Genero poetikoak itzulgai gisa dauzkan alderdi onuragarri eta gozamenezkoak konturaraztea.
- Poesia itzulpenak izan ditzakeen zailtasun eta azaroei aurre egiteko baliabideak eta estrategiak bereganatzea.
Hizkuntzak
- Lantegia euskaraz izango da.
- Landuko diren testu guztiak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira, salbu eta katalanezko testu labur batzuk, gaztelaniazko itzulpenarekin.
Irakaslea
Noiz
2016ko abenduaren 13an
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordu-kopurua
Guztira, 4 ordu
Ordutegia
15:30 - 19:30
Prezioa
Bazkideak: 45 euro
Ez bazkideak: 65 euro
Izena emateko epea
2016ko azaroaren 14tik 24ra, biak barne
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2016ko azaroaren 28an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.