«Antzerkia itzultzen» - 2016
Euskaltzaindiaren egoitzan elkartu ginen, 2016ko ekainaren 16an eta 23an, antzerkia itzultzen eskarmentu handia duen irakasle batekin, Julia Marinekin.
Antzerki-testuak itzultzeak zer berezitasun dituen aztertu genuen Todas tenemos la misma historia izeneko bakarrizketaren ipuina oinarri hartuta, Franca Rame eta Dario Fo italiar dramaturgoek idatzia.
Ikasleek itzulgaia jaso eta astebeteko epea izan zuten testua euskaratzeko. Lehenbiziko saioan, testuaren ezaugarriei erreparatu, taularatzearen estiloa zehaztu eta partaideen proposamenak konparatu genituen, helburu garbi batekin: esperimentatzea zer bide egiten duen itzultzaileak sortu duen bertsioak antzezteko modukoa izan arte. Bigarrenean, berriz, ikusi genuen nola baliatu daitekeen euskararen bizi-indar guztia pertsonaia sinesgarriak eraikitzeko taula gainean. Eta amaitzeko, teatroak ez baitauka zentzurik hitzak paper hutsean utzirik, testuaren irakurketa dramatizatua egin genuen.
Antzerki-itzultzailea eta komunikazio-tekniketan irakaslea