«Itzulsortzaile tailerra: publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak» - 2015
Zuretzat.
Publizitatearen itzulpenean interesa duzun horrentzat.
Zugandik zugana.
Publizitateari buruz jakin beharrekoak eta itzulpenerako gomendio praktikoak.
Zurekin.
Metodologia berritzaile eta parte-hartzailearekin.
Pertsona helburu.
Profesional on batek ezagutu beharreko guztia.
Hemengo kalitatea.
Gaztelaniatik euskarara itzulsortzeko estrategiak.
Ona den seinale.
Publizitate-leloen arrakastarako gakoak.
Zer nahi duzu bihar?
Espezializatu alor berritzaile batean.
Orain inoiz baino gehiago.
Gai honi buruzko lehenengo ikastaroa.
Zer jan, hura izan.
Eman zure garunari behar duen bazka.
Zeren zain zaude?
Sormena garatzeak ate asko irekiko dizkizu.
Zugandik hurbil.
Non
- Donostian: Euskaltzaindiaren egoitzan
- Bilbon: Euskararen Etxean
Irakaslea
Estitxu Garai Artetxe
Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean. Publizitate-idazkeran aditua da. Bere tesian publizitate elebiduna landu zuen, gaztelania eta euskarazko testuen egokitasun komunikatiboari begia jarrita. New York-eko CUNY unibertsitatean aritutakoa da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da publizitatearen alorrean.
Euskarazko publizitatea. Hitz-joko polisemikoen galera (I) (2015/03/26)
Euskarazko publizitatea. Hitz-joko polisemikoen galera (II) (2015/02/25)
Noiz
- Donostian: 2015eko abenduaren 9an eta 10ean
- Bilbon: 2015eko abenduaren 16an eta 17an
Ordu-kopurua
Guztira, 8 ordu (4 orduko 2 saiotan)
Ordutegia
16:00 - 20:00
Prezioa
-EIZIEko bazkideak: 90 euro -Ez bazkideak: 130 euro -Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideak: 105 euro (AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXATIV)
Izena emateko epea
2015eko azaroaren 5etik 16ra (biak barne)
Oharra
-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
-2015eko azaroaren 18an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.