Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia - 2006
Euskarazko bikoizketaren inguruko lehen batzarra antolatu zuen EIZIEk, 2006ko azaroaren 23an, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzarekin.
Euskarazko bikoizketan diharduten profesionalen arteko egun bateko saioa izan zen, jarduera horretan interesa daukaten guztiei irekia: itzultzaileak oro har, eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan ari diren ikasleak, profesionalak eta adituak.
Batzar horretan euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertu zituzten honako hizlari hauek, Beatriz Zabalondoren gidaritzaz lagunduta:
Asier Larrinaga (ETB)
Jesus Eguzkitza (Mixer Edertrack)
Iñaki Zubizarreta (Mixer Irusoin)
Marian Galarraga (Tinko)
SENEZ aldizkarian argitaratu dira hitzaldiak eta bertaratutakoen parte hartzeak, ale berezi batean (34. zenbakia), bikoizketari buruzko beste hiru artikulurekin batera.
Jardunaldiaren egitaraua
09:00 Jardunaldiaren aurkezpena.
09:30 Jesus Eguzkitza (Mixer - Edertrack):
- Bikoizketa, hizketaren lantegia.
Hitza = arnasa / Esan-bidearen gurpila / Hizketaren araubidea - Euskaraz asmatzeko, bizitzeko, maitatzeko, saltzeko... gai ez bagara, gureak egin du.
11:00 - 11:30 Atsedenaldia
11:30 Iñaki Zubizarreta (Mixer - Irusoin):
- Euskarazko bertsioa nola prestatzen den: itzulpen-egokitzapena.
- Pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak.
- Publizitatea.
- Bikoizketaren garrantzia euskara biziberritzeko.
12:30 Marian Galarraga (Tinko):
- Zinemarako euskarazko bikoizketa: erdal filmak euskarara, euskarazko filmak erdaretara.
- Ikusleak eta banaketa: majorrak.
14:00 - 15:30 Bazkaria
15:30 Asier Larrinaga (ETB):
- Bezeroaren ikuspegia: egin ostekoaren inguruko hausnarketa.
17:00 Jardunaldiaren laburpena eta ondorioak