«Azpititulazioaren hastapenak» ikastaroa - 2026
IZENA EMAN
Helburua
Ikus-entzunezkoen azpidazketak baditu bere mamia eta berezitasunak: ahozkotasuna dela, pantaila eta denbora direla... Lantegi honek azpidazten hasteko oinarrizko jakintzak partekatzea du helburu. Film bat abiapuntu hartuta, forma eta edukiaren arteko elkarreraginaz jabetuko gara, eta, hizkuntzaren bereizgarrietatik hasita, azpitituluen srt. artxibo bat eratzerainoko bidea egingo dugu. Amaitzeko, audio-deskribapenari eta pertsona gorrentzako azpitituluei ere egingo diegu leku.
(*) Ordenagailuak beharko ditugu, ahal dela nork berea. Izena ematean galdetuko dizuegu ekar dezakezuen.
Irakaslea
Esti Unanue Etxeberria (Zumaia, 1996)
Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin zituen EHUn. Ordutik fikziozko lanen eta dokumentalen azpitituluak euskarara ekartzen jardun du lanean. Donostiako, Gijongo eta Valladolideko zinema-jaialdietan zuzeneko azpitituluen sinkronizatzaile-lanetan ere aritu izan da.
Noiz
2026ko urriaren 5ean eta 7an
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 6 ordu
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Prezioa
Bazkideak: 70 euro
Bazkide ez direnak: 90 euro
Izena emateko epea
2026ko irailaren 14tik 23ra (biak barne)
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2026ko irailaren 25ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.


