Itzulpen bekak, lehiaketak, sariak
Itzulpen beka eta sariei buruzko deialdiak biltzen ditugu hemen.
Minaberri beka
EIZIE
Gazte literatura euskaratzeko, mentoretza baten bidez.
Literatura Unibertsala lehiaketa
EIZIE
Izen bereko bildumarako liburuak euskaratzeko.
Jokin Zaitegi Sariketa
Arrasateko AED Elkartea eta Elkar argitaletxea
Deskribapena:
Literatura Nobel Sariak euskaratzeko sariketa.
Onuradunak:
Itzultzailea.
Zenbatekoa:
5.000 euro (2024).
(H)ilbeltza Beka
(H)ilbeltza elkartea, Baztango Udala eta Txalaparta
Deskribapena:
Munduko literatura beltza euskaratzeko beka. Bi urtetik behin.
Onuradunak:
Itzultzailea.
Zenbatekoa:
6.000 euro.
Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria
Gasteizko Udala
Deskribapena:
Haur eta Gazte Literaturaren alorreko itzulpen-saria.
Onuradunak:
Itzultzailea(k) (Aurreko bi edizioetan saritutako itzultzaileak ezingo dira aurkeztu).
Zenbatekoa:
- Haur literatura (6-12 urte): 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte): 9.000 euro.
Euskadi Literatura Saria: euskarazko literatur itzulpena
Eusko Jaurlaritza
Deskribapena:
Deialdiaren aurreko urtean lehen aldiz argitaratutako obren euskarazko itzulpena saritzeko.
Onuradunak:
Itzultzailea(k).
Zenbatekoa:
Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko.
Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria
Etxepare Euskal Institutua
Deskribapena:
Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
Onuradunak:
Itzultzailea eta argitaletxea.
Zenbatekoa:
4.000 euro + 2.000 arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko.