Literatura Unibertsala
Bilduma
Bilduma hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailarekin lankidetzan kudeatzen da, 1989az geroztik.
Hiru garai edo aro izan ditu bilduma honek:
- Lehenbizikoa, 1990 eta 2002 bitarte. Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zituen obrak.
- Bigarrena, 2002 eta 2010 bitarte. Elkar eta Alberdania argitaletxeek elkarlanean argitaratu zituzten obrak.
- Hirugarrena, 2012 eta gaur egun bitartekoa. Erein eta Igela argitaletxeek elkarlanean argitaratzen dituzte bildumako obrak.
Gaur arte argitaraturiko liburuen zerrenda eta lehen bi aroetako liburuen katalogoa ditugu kontsultagai.
Hurrengo argitalpenak:
- Karel Čapek, Válka s mloky / La guerra de las salamandras - Itz.: Koro Navarro
- Ahmadou Kourouma, Les soleils des indépendances - Itz.: Aiora Jaka
- Elsa Morante, L'isola di Arturo - Itz.: Koldo Biguri
Nola argitaratzen dira obrak Literatura Unibertsala bilduman?
Bildumarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Horretarako, itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak, eta itzulpen-lehiaketa antolatzen. Ikus hemen lehiaketaren oinarriak eta esleipena (2023).
Literatura Unibertsala bildumaren berrargitalpenak:
Urrezko Biblioteka
Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik zeudela eta liburu dendetan eskuraezinak zirela, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu zen hurrengo urteotan berrargitaratzeko, Urrezko Biblioteka bilduman.
Literatura Unibertsala formatu digitalean
Literatur itzulpengintzaren ondarea biltzeko xedez eta bilduman argitaratu diren itzulpenek bizirik jarrai dezaten, horietako zenbait eLiburutegian jarri dira jendearen eskura, Kultura Sailburuordetzarekin lankidetzan.
2017ko otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan.
Literatura Unibertsala bildumaren inguruan garatu diren beste ekimen batzuk:
- Literatura Unibertsalaren Corpusa (LUC): Corpus paralelo eleaniztuna. Oraingoz, bildumako hamalau itzulpen ditu corpusak oinarri (frantsesa eta ingelesa). EIZIE eta Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako Eleka Ingeniaritza Linguistikoa unitatearen arteko lanaren emaitza da.
- Literatura Unibertsala Batxillergoa 1 eta Literatura UnibertsalaBatxillergoa 2 testu-liburuak.
Azken eguneratzea: 2022-11-29