Itzulpen-lehiaketa 2022
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
Ikus esleipena
Lehiaketaren oinarriak
Itzulgaiak
Honako lau obra hauek dira aurtengo itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
- Karel Čapek, Válka s mloky / La guerra de las salamandras / La Guerre des salamandres… (*)
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word) - Ama Ata Aidoo, Our Sister Killjoy
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word) - Elsa Morante, L'isola di Arturo
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
(*) Jatorrizko hizkuntzatik egiten ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira. Adibidetarako, hona hemen bi: lagina frantsesez eta gaztelaniaz. Norberak hautatu behar ditu zubi-hizkuntzak, eta horien testuak aurkeztu.
Lehiatzaileak
Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile.
Aurkeztu beharrekoak
a) Paperean aurkeztekotan, honela aurkeztu behar dira:
1. Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena, ezizen batekin.
2. Gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.
Biak gutunazal berean sarturik.
b) Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, idazkaritza@eizie.eus helbidera bidali behar da mezua, gaia adierazirik: 'Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa'.
Bi dokumentu bidali behar dira mezuaren barruan: batean, testuaren itzulpena bera, ezizen batekin; bestean, ezizen horren atzean dagoen itzultzailearen datuak (gorago adierazitakoak).
Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik egin ezean, erabili diren sorburu-hizkuntzei dagozkien testuak aurkeztu behar dira. Nolanahi ere, jatorrizko hizkuntzatik itzultzea hobetsiko da.
Itzulgai bat baino gehiago hautatuz gero lehiaketarako, gutunazal / mezu bana erabili behar da aurkezteko.
Proiektuak aurkezteko lekua eta epea
Epea 2022ko ekainaren 29an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.
Epaimahaia
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
Esleipenaren jakinarazpena
EIZIE elkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri. Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.
Esleipenaren osteko kontratazioa
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ordainsaria
Valka s Mloky: 5.906,00 euro | Our Sister Killjoy: 3.666,00 euro | L'isola di Arturo: 11.226,00 euro
Bildumarako finkaturiko ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzaren arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.
Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez den beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da.
Obrak itzultzeko epea
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.
Argibide gehiago, helbide honetan.
2022ko maiatza