Demagun ehun urte barru

EIZIEk eta Donostia 2016k elkarlanean argitaratutako lan elebidunak Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Sáenz eta Raul Zeliken hausnarketak biltzen ditu.

 

demagun_pdf.jpg
demagun_epub.jpg

 Mundua globalizazioaren bidean, hizkuntza gutxituetako literaturak ere bertan. Mundua pentsatzen, mundua esaten.

Witold Gombrowicz-en kezka batetik abiatuta, Anjel Lertxundik sei lagun –idazle eta itzultzaile– bildu zituen Donostian, hizkuntza ez-hegemonietako literaturaren eta bere etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, globalizazioaren eraginpean dagoen testuinguru kulturalean. Horixe izan zen idazle oriotarraren proposamena Donostia2016k karta zurietako bat eman zionean.

2016ko abenduaren 12an eta 13an elkartu ziren Lertxundiren erronkari baiezkoa emandako idazle eta itzultzaileak. Topaketa horien iritzi-trukearen ondoren, nork bere inpresio eta bizipenak jaso zituen liburu hau osatzen duten testu banatan. Idatzi guztiak euskaraz eta gaztelaniaz jaso dira, eta Darrieussecq-en eta Zelik-en jatorrizkoak ere erantsi zaizkio (frantsesez eta alemanez, hurrenez hurren).

  • Javier Cercas: Katalanezko idazlea banintz (Si yo fuera un escritor en catalán; Gerardo Markuletaren itzulpena)
  • Karlos Cid: Azken mamu gorri zoriontsua (Último mono feliz; Cidek berak gaztelaniaratua)
  • Marie Darrieussecq: Euskara, Mekong, zuluak eta ni / La lengua vasca, el Mekong, los zulúes y yo (La langue basque, le Mékong, les Zoulous, et moi; Joxan Elosegik euskaratua eta Jon Muñozek gaztelaniaratua)
  • Adan Kovacsics: Zertzelada apokaliptikoak (Pinceladas apocalípticas; Bego Montoriok euskaratua)
  • Miguel Sáenz: Ghost in Translation. Itzulpenaren mamua (Ghost in Translation. El fantasma de la traducción; Koro Navarrok euskaratua)
  • Raul Zelik: Mamu izoztua-Bidaia izotzerantz / El fantasma helado (Mamu izoztua-Reise ins Eis; Petra Elser eta Edorta Mataukoren itzulpenak, euskarara eta gaztelaniara).

Sei testu horiez gain, Anjel Lertxundiren eta Harkaitz Canoren saio bana biltzen ditu liburuak. Liburuari izena ematen dion Demagun ehun urte barru da Lertxundiren lana (berak ekarri du gaztelaniara Si dentro de cien años izenpean), eta Agente bikoitz baten aitorpenak, Canorena (Gerardo Markuletak gaztelaniaratua).

Abenduko solasaldiak

Anjel Lertxundiren Karta Zuria: Demagun ehun urte barru (Egitasmoari buruzko informazioa)

Demagun denbora ez dugula lagun
(1. saioa)


Demagun itzultzailea dela mamua
Ghost in Translation (2. saioa)

Argitalpenaren aurkezpen-solasaldia

Tabakaleran, 2017ko maiatzaren 11n. Koro Navarro, Xabier Olarra, Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano (Goizalde Landabaso moderatzaile).

Hemeroteka

Demagun... hizkuntzek ez dutela aberririk izango (Mikel Asurmendi, Katebegia bloga, Argia, 2017-09-19)

Porrotak, Goizalde Landabaso (Berria, 2017-05-16)

Demagun Europako hizkuntza ttipi batean idazten duzula (Hitzen Uberan, 2017-05-15)

Zein aulkitatik idazten den (Berria, 2017-05-10)

Eta etorkizuna ziurtaturik ez duen hizkuntza batean idatziko bazenu? (El Diario Vasco, 2017-05-10)