Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2020. urterako
                2019
                Azaroa
                21
              
            
              Zuzentzaile-itzultzaile lanbidea ikasteko deialdia (BERRIA egunkaria).
Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2020. urterako.
Eskaintzen da:
- Urtebeterako praktiketako lan kontratua (beste urtebetez luzatzeko aukera).
 - BERRIAk Andoainen duen egoitza nagusian lan egitea.
 - BERRIA egunkariko euskara sailean zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jaso eta ibilbide profesionala arlo horretan bideratzeko aukera.
 
Bete beharreko baldintzak:
- Zuzenketa eta itzulpengintza arloan lan egiteko oinarrizko ezagutzak.
 - Euskara maila ona.
 - Unibertsitate titulua edo lanbide heziketako titulua.
 
Kontuan hartuko da:
- Hizkuntzak jakitea, haietatik euskaratzeko moduan (bereziki gaztelania eta ingelesa).
 
Interesa duenak bidali curriculuma, 2019ko abenduaren 1a baino lehen, ‘ZU-IT_2020’ erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus
              

