Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2020. urterako

2019 Azaroa 21
Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2020. urterako

Zuzentzaile-itzultzaile lanbidea ikasteko deialdia (BERRIA egunkaria).


Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2020. urterako.

Eskaintzen da:

  • Urtebeterako praktiketako lan kontratua (beste urtebetez luzatzeko aukera).
  • BERRIAk Andoainen duen egoitza nagusian lan egitea.
  • BERRIA egunkariko euskara sailean zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jaso eta ibilbide profesionala arlo horretan bideratzeko aukera.

Bete beharreko baldintzak: 

  • Zuzenketa eta itzulpengintza arloan lan egiteko oinarrizko ezagutzak.
  • Euskara maila ona.
  • Unibertsitate titulua edo lanbide heziketako titulua.

Kontuan hartuko da:

  • Hizkuntzak jakitea, haietatik euskaratzeko moduan (bereziki gaztelania eta ingelesa).

Interesa duenak bidali curriculuma, 2019ko abenduaren 1a baino lehen, ‘ZU-IT_2020’ erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus